XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure adibidean, biderkagaiak zera adierazi nahi du: %8ko interes konposatuan eta 5 urteren buruan pezeta bat bihurtu den kapitala.

Balio hau 5 urteko epeari eta %8ko interes-tasari dagozkien zutabeak gurutzatzen diren lekuan azaltzen da, eta honako hau da: .

Pezeta bat ez, baizik eta 2500000 pta. bihurtu bada, hasieran ezarritako kapitala biderkaketa soil batez erdiets dezakegu: .

ARIKETA PROPOSATUA: Duela 9 urte %7ko interes konposatuan ezarririko kapital baten ekoizpena jaso ahal izan du jubilatu batek.

Aurki ezazu zein diru-kopuru ezarri zuen gaur 1576500 pta. bildu baditu.

12.3.- URTEKOAK Eragiketa finantzarioetan aldizka egiten diren kantitate berdineko ordainketei urtekoak deritze, izan ere, normalki urtero egiten bait dira.

Urtekoek eduki ditzaketen helburu desberdinen arabera, bi mota bereiz daitezke: a) Urteko kapitalizazioak, kapital bat metatzeko erabiltzen direnak.

b) Urteko amortizazioak, zor bat eta honek sortutako interesak ordaintzeko erabiltzen direnak.

12.4. URTEKO KAPITALIZAZIOAK 12.4.1.- DEFINIZIOA

Suposa dezagun, adibide gisa, pertsona batek urtero diru-kantitate berdin bat sartzen duela banku batean.

Denbora-epe baten buruan, urtero utzi duen diruarekin batera, honek sortuko dituen interesak jaso ahal izango ditu, era honetan kapital bat metatuz.

Urteko kapitalizazioak zera dira: Urte bakoitzaren hasieran ipintzen diren diru-kantitate berdinak, zenbait urteren buruan sortzen dituzten interesekin batera kapital bat osatuko dutenak.